We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gorriak Eta Bi

by Bidelapurrak

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Adibidez 02:37
Adibidez Sabeleko zulotik soka bat doa zapata zoletara behin eta berriz behaztopatu eta zapaltzeko gure burua. Monstruoak daude ispiluetan, bizkarra noiz emango zain. Eta ez gara gu baina kutxa hutsak bagara, aterik gabeko laberintoak eta zerbait gehiago ere bai, aterki hegalariak, idatzi gabekoak eta lurrikarak, adibidez.
2.
Lepagorri 03:22
Lepagorri Nahiz erakutsi neurtzen alferrik al dihardut aldenduko gaituzten lorratzak begiratzen. Ostikada bat eman diogu harri bati bueltaka doa beheruntz azkar, gelditu barik. Rock & roll gehiago nahi dut. Botak hartu, kapa jantzi zapiaz mosua estali. Ez genuen geuk erabaki bidelapur izaterik. Nahiz erakutsi ahazten zerbaitetan dihardut hurbilduko gaituzten pausoz ikustarazten Kantu xingle bat eman diogu herri bati gaua ere bada ilun eta egia daki. Beste behin diru barik. Botak hartu, kapa jantzi zapiaz mosua estali. Ez genuen geuk erabaki bidelapur izaterik.
3.
Harraparia 03:46
Harraparia Ahuspez harraparia apalak buru ebakiz piztia zirenen zatiz egin da ehiztaria. Bi begi beltz ireki min zaharren jario gauak gezurra dio baina gardena da beti. Piztia ehizatu bat hatzapar kamutsei beha ehizarako bidea lausotu dizu ohiturak. Izuak esnatu zintuen eta gaur begira atzo zinenaz bazeneki nor zaren, gaur nor, zer zaren. Garden bada guztia zer du onik esnatzeak zauriak behatzeak egiten gaitu piztia Izuak esnatu gintuen eta gaur begira atzo ginenaz bageneki nor garen, gaur nor, zer garen.
4.
Joxe Arrospide Beleak zeuden Gasteizko teilatupeetan Euskaldunan greban eta jornalariak landetan mingaina moztu zizuten garaietan. Mingaina moztu zizuten garaietan. Zaplaztekoz moretu zizkizuten Joxe Arrospide zuri ezpainak ezpainak more eta mingainik gabe. Ezpainak more eta mingainik gabe. Otsoak zeuden elizako arkupeetan burkideak zelatan eta tiro hotsak gauetan. Santu Beltzaren beldurrez inguruotan ibiliak borrokan bazter eta hilerrietan. Eta ordutik bizi esklabuak eta ardoaren fragantzia gogorarazten dizkizu umetako hitz erauziak. Deabruak atea jo du eta hasi ez zait bada zutaz galdezka Arrospideren hankak hartu ditu Arrospideren hankak.
5.
Egin behar duzuna Egi bakar bat bada munduan lehen aizkorada bizkarrean zer borrokatu zertan sinistu nik akabatu ditut guztiak. Ezer egiteko barik guztia egin da jada. Iragan barik, egin behar duzuna. Nahi baino lehenago usteldua inork ahaztua bide bazterrean ardo berotan itoko ditut merezi ditudan ostikadak. Ezer egiteko barik guztia egin da jada. Iragan barik, egin behar duzuna. Erosotasunak jan ditu korrika egiteko nahiak. Hil bitartean, egin behar duzuna. Ezer egiteko barik guztia egin da jada. Iragan barik, egin behar duzuna.
6.
Arabaman 01:27
Arabaman Barruek su hartu dute Arabaman eta balantzak naraman alderantz noa arrapaladan lo egin dezadan zure besoen bailaran.
7.
Alferrak alferrik Nola ezkertia nintzen eskua lotu zidaten. Itsusia nintzenez jipoitu egin ninduten. Homosexuala nintzenez iraindu egiten ninduten. Eta alferrak alferrik dela esango du, zapaltzaileak bezela. Eta hau guzti hau eta gehiago haizenez borrokatzera kondenatu haute. Nola alua nuen printzesatzat jo ninduten. Langile nintzelako plusbalia nagusiarendako. Eta alferrak alferrik dela esango du, zapaltzaileak bezela.
8.
Noraezak jota Fado bat dantzatzen nabilen hontan triste ez baina noraezak jota urak beti daki nora doan nik ere hain lasai nahi nuke joan. Eta jakin nongo itsasotan galduko naizen zure besoetan non kantatu dezakedan ozen zein portutan mozkortuko naizen. Nostalgiaren kupeletik edan eta edan eta nire itzalari jarraitu hegan. Kale kantoietan barrena katu beltz bat izan gauez nagusirik ez duena jaio eta hiltzen dena berez. Nostalgiaren kupeletik edan eta edan eta nire itzalari jarraitu hegan.
9.
Utzi bakean, aita Nahiz gaztetan buruak egiten digun leher bide hortatik ez da lortzen ezer. Porrero, manifestari, gazte eta ameslari gu ere horrelakoak ginen. Niri egidazu kasu eta alaba ez sartu drogan eta politikan. Onena da zuretzako eta alaba ez sartu droga eta politikan, drogan eta politikan. Lagundu beharra dago, inoiz baino gehiago bai, baina bertakoak lehenago. Botereak beti arrazoi, eta bakerik nahi bada polizia beharrezkoa da. Niri egidazu kasu eta alaba ez sartu drogan eta politikan. Onena da zuretzako eta alaba ez sartu droga eta politikan, drogan eta politikan.
10.
Behartsu jaio hintzen Behartsu jaio hintzen zoria ez duk lagun diruak sartu hinduen zuloan zerraldo. Hirirako bidean aita ere galdu huen negarrak irtetzen dik amaren begietatik. Errauts haizenez gero, errezatu gau ilunari, infernuan kiskalduko haiz.

credits

released January 16, 2018

license

all rights reserved

tags

about

Bidelapurrak Vitoria Gasteiz, Spain

contact / help

Contact Bidelapurrak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bidelapurrak, you may also like: